kalandu webgunea izaera partikularreko egitasmo dinamikoa da, eten gabeko garapenean dabilena. Zaletasunez jorratutako informazio gune izateko sortua da eta, haren bitartez, gizarte zientzien alor desberdinetan garatutako material interesgarriak bildu, ordenatu, sailkatu eta, ahal dela, partekatu nahi dira.

kalandu webguneak ez du inolako etekin ekonomikorik jasotzen partekatzen dituen material horiekin eta, honenbestez, hobetsi egiten du irabazte asmorik ez duten plataformekin harremanetan aritzea edo era horretako webguneetan eskainitako materialen zabalkuntza bultzatzea.

hala eta guztiz ere, webgunearen bidez aurkitu edota erdietsiko dituzun material askok egiletasun nahiz jabetasun eskubideak dituzte. Horrenbestez, eskubide horiek errespetatuz erabili beharko dira materialak. Alegia, eskuzabaltasunez eskaintzen zaizkigun testu horiek inon erabili edo aipatzekotan, jatorria adieraztea gizabidekoa ez ezik, ezinbestekoa dela ere pentsatzen dugu eta halaxe jokatzea eskatzen diogu edozein erabiltzaileri.

kalandu   bulego teknikoa

Patxi Galé

kontaktua: ekarpena@kalandu.org

Gizarte eta kultura antropologia: neurri handi batean irakasle lanaren saihetseko kalteek akuilatua, 2000. urtean berriro unibertsitatera itzultzea erabaki zuen, zer eta Gizarte eta kultura antropologia ikasketak burutzeko asmoz. Nolabait ihesbide edo tertzio aldaketa moduan hartutako erabaki horrek, ordea, ordura arte hor ezkutuan egondako mundu batzuetarako atea ireki zioten, espero ez zuen ortzemuga kultural zabalen talaia. Honekin aski ez eta, lizentziatura burutu eta gero, Nortasuna, lurraldea eta gatazka izenburuko masterra egin zuen  Deustuko unibertsitatean (...).

 

toponimia

mendia

kartografia

the wall

gizartea

euskara

nor garen

Patxi Galé García (Bilbo, 1960):

Mendia: haurtzaroan hasi zen aisialdia mendian ematen, baina sekula ez da kirolari bezala definitu. Izan ere, mendirik mendi ibiltzea ez du inoiz hartu kirol jarduera bezala. Bisitatutako alderdiak eta beraietan bizi den jendea nahiz garatzen diren bizibideak ezagutzea izan du beti helburu. Kirolaria baino gehiago “txangolaria” dela esatea zuzenagoa litzateke, beraz. (...)

Euskara: mendizaletasun horrek berak eraman zuen Euskal Herriaren zalea izatera eta, ezinbestezko ondorio gisa, modu berean euskaltzale izatera ere. Mendiko adiskideen artean eta igande bateko mendi txango batean hartu zuen, gazte oraindik, euskararen ezagutzan sakontzeko deliberoa. Esan eta egin, ordutik aurrera jo eta su ekin zion euskara ikasteari (...).

Irakaskuntza: unibertsitatean hasteko adinera heldu zenean, magisteritza ikasketak egitea erabaki zuen, etorkizuneko balizko irakasle lana euskararen irakaskuntzaren zerbitzura paratzeko, hots, euskal filologia ikaslerroa hautaturik. Diplomatu ondoren, oposizioak gainditu eta karrerako funtzionario izatera pasatu zen. Era horretan, euskal irakasle gisa hamabost urtez jardun zuen ondoren Bizkaiko zenbait ikastetxetan, alegia, Gordexolan, Lekeition, Zaldibarren, Sopelan eta Bizkaiko Etxeko Pedagogi Laguntza zerbitzuaren sorreran (...).

Toponimia: euskal mendizale “txangolaria” izanik, berehala piztu zen harengan leku izenen gaineko jakinmina. Bisitatutako mendien izenak ez ezik, haien azpian bistaratzen ziren herriak, aurkintzak, mendi-lepoak... ere nola izendatzen diren eta izen horiek zein hizkuntzari dagozkion miatzen hasi zen. Jakinmin horren lehenengo emaitza Bizkaiko mendien izenen datu bilketa eskerga bat izan zen, Bizkaiko gailurren katalogoa izeneko argitalpena ekarri zuena (...).