kalandu   bulego teknikoa

Patxi Galé

kontaktua: ekarpena@kalandu.org

toponimia

mendia

kartografia

the wall

gizartea

euskara

nor garen

Lan horien bermearekin, 2003ko martxoan Euskaltzaindiak Onomastika batzordeko kide izendatzea erabaki zuen. Eta ordutik ari da erakunde horretan lanean, batzordearen bileretan nahiz egitasmoetan parte hartze aktiboa hartuz batetik, eta profesional gisara Euskal Corpus Onomastikoa izeneko datutegiaren mantentze eta emendatze lanetan bestetik. Exonomastika batzordeko kide ere izan zen 2005eko ekainetik. Gaur egun, ordea, bakarrik aholkulari gisara parte hartzen du batzorde horretan.

Egiteko horietako ekarpenak aintzat hartuta, Euskararen erakunde nagusiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006. urtean. Erdietsitako helmuga baino gehiago, etorkizunean Erakundean gauzatuko ziren hainbat lanetarako abiapuntua izan zela esan daiteke, orduz geroztik Euskaltzaindiarentzat ari izan baita eten gabe, hala Onomastika batzordearen egitasmoetan, nola Erakundearen argitalpen ofizialetan plazaratu diren zenbait obra paratzen edota zuzentzen.

Onomastika lanetan nabarmendu den arren, bada aspalditik arreta eman dion euskal ikaskuntzen beste alor bat ere. Izan ere, magisteritza diploma eskuratu eta soldadutzan ari zenetik euskal idazle klasikoen zale aktiboa izan da, irakasle lanak eta, ondoren, toponimia ikerketek horretarako gero eta asti urriagoa uzten badiote ere. XX. mendea baino arinago euskaraz idatzitako lan nagusi gehienak irakurriak ditu, baita garai horretako obra txiki asko ere. Eta irakurri ahala, egitura gramatikalen bilduma eta analisia ere bildua du aspalditik, beti pentsatu baitu idazki horietan bilatu behar zela etorkizuneko euskararen oinarria. Ez dira beti hortik joan, hala ere, Euskaltzaindiak jarraitu dituen bideak eta, besterik ezean, hor aparkatuta dago material hori guztia, noizbait berrekingo zaiolakoan.

Mendizaletasuna dela eta, 1996an hasita, Bizkaiko gailurren katalogoa izeneko lanerako datuak biltzen jardun zuen, ondoren Foru Aldundiaren bitartez argitara irtengo zena. Lan horretan ageri den toponimia ugaria behar bezala gizarteratze aldera, inprimeriara eman aurretik, Euskaltzaindiko Onomastika batzordean lanean ari ziren Jose Luis Lizundia eta Mikel Gorrotxategi adituekin jarri zen kontaktuan, iritzi, aholku nahiz laguntza eske. Oso harrera ona izan zuen lanak eta, bildumari beharrezko zuzenketak egin ez ezik, etorkizun luzeko adiskidetasun eta lankidetzari hasiera ere eman zion horrek. Izan ere, 1999ko martxoan izendatu zuen Euskaltzaindiak Onomastika batzordearen aholkulari eta urte horretan bertan hasi zen informazio onomastikoa jaso eta biltzeko datu-base baten diseinua zirriborratzen, batzorde akademiko horrentzat.

euskara 3

euskara 3